Páginas

jueves, 27 de septiembre de 2012

3.saioa


Blog honetan, gure egunerokoaz gain, ebaluatzaile moduan ditugun eritziak, hobetzeko proposamenak, lan taldeen jarraipena... eskuragarri izango dituzue.

      Ebaluatzaile moduan jardun ginen lehenengo eguna, 3. saioa izan zen. Beti bezela, saioa, ordu batekoa izan zen eta hasiera emateko talde bakoitzak, gainontzeko taldeei bere lana nola zihoan aurkeztu behar izan zuen. Guk, logikoa denez, ezin izan genuen gauza handirik esan izan ere gure lana beste taldeak eta ikasgai konkretu honetako ikaste-irakaste prozesua ebaluatzea baita.

      Beste taldeek esandakoa erreferentzitzat hartuta, lanarekin hasteko denbora gehiago beharko genuela argi gelditu zen. Talde askok, ez zuten eurei egokitutako testua irakurri ezta informazioa aukeratu eta kasu batzuk egon ziren non taldekide batzuk eurei egokitutako gaia zein zen ere ez zekitela. Halere, ez zitzaigun horren larria iruditu egoera. Oraindik hirugarren astean ginen, kurtsoa hasi berria zen eta denbora nahikoa genuen aurretik talde bakoitzak bere lana burutu ahal izateko.

     Honen ostean, gure egunerokoan adierazi dugun bezala, XXI. mendeko ikasketa eta irakaskuntzari buruzko gogoeta antzeko bat egin genuen. Horretarako, irudi ezberdinak ikusi genituen eta bertan, hezkuntzan egiten den IKT edo teknologia berrien erabilera ikusi ahal izan genuen. Grafiko hoien interpretazioak eta norbere eritziak elkarbanatuz, solasaldi interesgarri izan genuen.

   Honekin guztiarekin, saioaren amaierara heldu ginen. Laburbilduz, taldeei dagokionez, egoera nahiko kaotikoa izan zitekeela uste genuen, normala dena beste alde batetik. Klaseari berari dagokionez, gure ustetan, gaia aukeratu eta aste batera talde bakoitzak egindakoa elkarbanatzen ordu erdi pasatu beharrean, lan egiteko denbora uztea komenigarriagoa izango litzateke.



     Badakigu etxean lan egin behar dugula, eta are eta gehiago gaur egun dugun sistema unibertsitarioarekin, baina lanak egiterakoan hasiera izan ohi da arazo gehien dakartzana. Lana norantza orientatu, nondik hasi eta nora arte joan... erabakitzea nahiko zaila izan omen da eta beraz, talde bakoitzari lan egiteko denbora libre apur bat uzteak gauzak nabarmenki erreztuko lituzkela uste dugu. 

IRAKATSI ETA IKASI XXI MENDEAN

Hirugarren saio honen hasieran, taldeka jarri ginen eta talde bakoitzeko ordezkari batek, bere egoera aurkeztu zuen klasearen aurrean, gutxi gora behera, guztiok jakin ditzagun beste taldeen nondik norakoak.

Ondoren, hausnarketarako tarte bat izan genuen eta horretarako, XXI mendean ikas-irakaste prozesuetan, teknologia berriek duten presentzia, erabilgarritasuna eta suposatu duten aldaketa azaltzen digun aurkezpen bat erabili genuen. Honela, bertan agertzen diren grafiko eta irudiak interpretatuz, gaur egungo sistemaren, teknologia berrien eta haien aplikagarritasunaren inguruko hausnarketa txikiak egin ditugu altuan. 


jueves, 20 de septiembre de 2012

GAIEN AUKERAKETA

Bigarren eguna igarota, argi gelditu zitzaigun IKT-ko saio teoriko hauek nahiko laburrak izango zirela (1h) eta aurreko astean bezala, genuen gauza handirik egiteko denborarik izan. Oraingo honetan, aurreko saioan osatutako taldeen talde fitxak egin genituen eta honen ostean, saio teoriko hauetan zehar jorratu beharreko gaiak aukeratzea tokatu zitzaigun. Talde bakoitzak gaia aukeratzerako orduan, ez zan guztion arteko adostasunik egon eta beraz, sosketa bitartez egitea erabaki genuen.

GAIAK:
       -  Eskola 2.0
       -  Marko Legala
       -  Konpetentzia digitala eta
          irakasleen prestakuntza
       - Tic-etik Tac-era
       -  Web 2.0 eta ikasleei protagonismoa
          helarazi
       - IKT + emozioak
       - Paper-zorroak Hezkuntzan

Guri azken hau tokatu zitzaigun eta honen ondorioz, ikaskuntza prozesua dokumentatu eta ezagutza konpartitzea izango zan hortik aurrera izango genuen egin beharrekoa. Beste era batera esanda, talde ebaluatzailea ginen eta honez gero, beste taldeen lana, hobetu beharreko aspektuak, klaseko giroa...aztertu eta ebaluatu behar genuen, ateratako ondorio guztiak gero klasearekin konpartitzeko.

jueves, 13 de septiembre de 2012

TALDEAK OSATZEN

Lehen saio nahiko light izan zan eta bertan, irakasleak ikasgaiaren aurkezpena egin zigun eta hurrengo saioetarako lan taldeak osatu genituen. Horrez gain, magisteritzako gradu honetan arraroa bada ere, lehen astean jada etxeko lanekin hasiak ginen! Egin beharrekoa ez zan horren lan zaila izan (testu bat irakurri, laburpena eta 5 hitz gakoren zerrenda) baina uda behin pasata, aste batetik bestera egin beharreko lanen ohitura hartzen joateko ez zen gaizki etorri!