Páginas

jueves, 18 de octubre de 2012

4.saioa


 Bi astez gure blog-a eta gure ebaluatzaile rola alde batera utzita izan eta gero, berriz ere lanari ekitea tokatu zitzaigun. Oraingo honetan ere, greba eta modulu lan astea tartean izanda, taldeko jarri eta  taldez talde gure egoeraz galdetuak izan ginen. Danetarik ikusi ahal izan genuen baina aurreko egunarekin konparatuta, talde batzuek behintzat euren lana garatzen hasiak zirela ikusi ahal izan genuen.
          Bestalde, jentea oraindik ere galduta egoanaren sentsazioa gelditu zitzaigun. Talde batzuk oraindik hasi barik zeuden eta baten bat euren testuak oraindik irakurri gabe. Gu ere, talde moduan, nahiko galduta sentitu ginen. Egun honetan bertan, hurrengo bi asteetako eguenak jai egunak zirela esan ziguten... eta guk zer ebaluatuko dugu?¿ Hori da Alaitzi egin genion galdera eta klasearen aurrean aurkeztu genuenzalantza.

         Orain arte egun bakarra izan genuen ebaluatzaile gisa (non talde lanik ez zen egon) eta bigarren klase honen ostean, beste aste bi egongo ginen IKT-ko klase batera joan gabe. Beste taldeek, etxean burutu dezakete euren lana baina gurea klase orduetan oinarritzen da, saio bakoitzaren behaketan eta behaketa horren ebaluazioan. Klase orduak euki ezean, ezinezkoa izango zitzaigun lan hau aurrera eramatea. Beraz, eta Alaitzen hitzak jarraituz, egoerara moldatzea besterik ez genuen. Egutegiak markatzen dizkigu saioak eta honez gero, gutxi batzuk izango badira ere eta ebaluatzeko materia askorik izango ez badugu ere, eduki eta edukiko ditugun saioen inguruko gogoetak eta ebaluaketak egiten jarraitu beharko genuen.
        Behin dana komentatuta, aurkezpenen datak zozketa bitartez erabaki ziren eta saio kopuru murriztuaren aurrean, modulu lan asteko egueneko saioa mantentzea erabaki genuen. Gu, azkenak izango ginen eta ebaluatzaile moduan, azken taldeak amaitutakoan, prozesu osoaren balorapen bat egingo genuen.

    Saioaren erdialdean, "La educación prohibida"pelikularen zati bat ikusi genuen. Oso ideia baliagarriak agertzen dira hezkuntza munduari begira eta baita oso hausnarketa interesgarriak ere. Pelikula ikusita, bertako idei batzuk azpimarratzea gustatuko litzaiguke:
           - Ikasleei sormena lantzeko aukerak eman behar zaizkie.
           - Behaketaren bitartez ikasi eta hezitzen da.
           - Errepikapena ez da ikasteko bidea.
           - Ez da komeni ume bati eman ahal duena baino gehiago exigitzea.
         - Gauzak norberarentzako egin  behar dira. Guretzako interesgarria dena eta ez ebaluatzaile bati begira.
           - Ikasteko disfrutatu egin behar da
           - Aurkikuntzaren bitartez ikasitakoa ez da ahazten

      Pelikula benetan interesgarria izan zen eta gauza barriak ikasi genituen gure etorkizunari begira. Halere, beste egun bat pasatu zitzaigun taldeko lanik egin gabe. Normala da. Irakasleak eduki batzuk eman behar ditu eta horrenbeste jai egun izanda ezin da denerako denborarik izan. Honez gero, nahiko zaila da ikasleontzako ere lan bat egin behar izatea eta lan hori burutzeko denbora tarte bat ere ez izatea klasean.
     Honen ondorioz, gure hasierako ideia bidean utzi behar izan dugu jada. Gai hau tokatu zitzaigunean, bideoak egiteko dugun zaletasuna ikusita, bideo bat egitea pentsatu genuen prozesuaren laburpen gisa. Bertan, lan egiten dugun bitartean grabatutako irudiak, prozesua deskribatzeko ahotsekin batera nahastea zen gure ideia eta era honetan, ebaluazioa era erakargarri eta argi batean plasmatu nahi genuen. Kamerak, pilak, bateriak... denetarik ekarri genuen egun honetarako, baina egun honetan bertan argi gelditu zitzaigun ezin izango genuela proiektu hori aurrera eraman.

      Klaseko giroari begira, ez zen gure egunik onena izan. Ez dakigu talde moduan kokatu ginelako izan bazen baina argi dago berba larregi egin genuela, giroa nahiko nahasia izan zela eta seguruenik, lan nekeza izango zen Alaitzentzako klase hori ematearena. 


BEGIRATU-HAUSNARTU-LANEAN JARRAITU

Bi astez klaserik eukin gabe egon ostean eta hurrengo bi asteetako zubiak baino lehen, Urriaren 18ko klase honetan, aurreko baten egin bezala komunean jarri genituen taldeko egiten gabizen lanak eta egia esan, gauzak ez ziren aurreko egunean baino askoz hobeto egon.





Bestalde, La Educación Prohibida bideoa ikusi genuen, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren inguruko gogoeta bat dena. Asko gustatu zitzaigun bideo bat da izan ere hezkuntzaren inguruko oso ikuspegi interesgarria dauka eta gure ustetan, idei oso baliagarriak azaltzen ziran.

jueves, 4 de octubre de 2012

MODULU LANA




Aste honetan, modulu lan astea suertatu zitzaigun. Klasean, lan modularrerako bideo bat egin behar dugunez gero, bideoak egiteko era ezberdinak ikusi ziran. Halere, gu behintzat, talde moduan, gure fakultateko ordenagailu gelan lanean egon ginen. Gure graduko bigarren urtean egonda, badakigu zer dan modulu lan bat egitea... Esperientziak dinosku ez dala komeni holako lanak azkenerako uztea!