Páginas

jueves, 8 de noviembre de 2012

5.saioa


Modulu lana, greba, kaosa... atzean utzita, heldu da eguna! Heldu da gure lanak aurkezteko eguna. Lanean pasatu ditugun asteen eta ordenagailu aurrean emandako orduen ostean lortutako emaitzak besteekin elkarbanatzeko eguna. Irakaslearen papera hartu, lapsusak ekiditzeko "txuletatxoak" egiteko eta klasearen aurrean berba egiteak sortzen digun segurtasun eza horrekin jolasten jakiteko eguna.

         Jadanik jakina denez, ez dugu denbora askorik izan aurkezpenak egiteko. Ordu bat baino ez. Beraz, taldeek arin hasi behar izan dute Lehenengo taldea, Eskola 2.0 -aren gaia azaltzeaz arduratu da. Prezia izan da aurkezteko aukeratu duten eredua eta oso ondo egituratuta egon dela iruditu zaigu. Ekarpen teorikoak eta praktikoak izan dituzte eta oso interesgarria iruditu zaigu sistema honek dituen aplikazio posible ezberdinetan sakondu izana (azalpena + bideoa + sekuentzia didaktiko bat). Hainbestetan erabiltzen dugun Eskola 2.0 termino honetan gehiago sakontzeko aurkezpen oso baliagarria!
644027_4978340102224_1809200588_n.jpg
         Hurrengo aurkezpena TIC, TAC terminoen eta haien arteko aldeen ingurukoa izan da. IKT terminoa geroz eta erraztasun gehiagoz erabiltzen dugun arren, TAC hitza oraindik ezezaguna egiten zaigu. Ikaskuntza prozesua oso ondo azaldu dute eta aurreko taldeak egin duen bezala, ikasgelan duenaplikagarritasunari arreta berezia jarri diote, izan ere, aurkezpen hauek egiten baditugu, etorkizunean erabili ahal izango ditugun prozesu, eduki edo teknikak lantzeko da.Oso ondo antolatuta egon da, beharbada batzuetan larmekanizatua, eta espazioaren erabilera ikaragarri ona izan da! Bazen ordua ikasleok irakasle papera hartzeko eta irakasleei hainbeste gustatzen zaizkien paseotxo horietako bat emateko! Oso gertua alde horretatik! ZORIONAK!

        Hirugarren taldeak, Marko Legala gaia aurkeztu digu. Horretarako bideo formatoa erabili dute, power point baten eta aldez aurretik jarritako ahots baten laguntzaz (en off, esaten dana). Sormena erabili dute bideo bat sortzerako orduan eta hobetzeko zeozer aipatu beharko bagenu, horrenbeste letra irudi batzuen ordez ordezkatzea edota klase aurrean ere berba apur bat egitea aipatuko genituzke, klasearen aurrean inor ezpadago, arreta mantentzea zailagoa da eta momentu batzuetan astuna egin baitaiteke. Orokorrean ondo! Informazioa oso ondo aukeratua!
 
  Azkenengo taldeak, sorpresatxo bat prestatu digu. Azkenengo hauek antzerki bat ekarri digute!! Eurei tokatu zaien gaia Marko Legala izan da eta grabatutako antzerki baten bitartez jorratu dute gaia. Horrez gain, mapa mentalak erabiliz eskema bat osatu dute arbelean dena hobeto ulertu daiten! Aurkezpen originala benetan! Oso ondo pasatu dugu eta oso giro ona egon da!

       Eskerrik asko denoi! Oso ondo landutako aurkezpenak! Igertzen da zailtasunak izan ditugun arren jenteak lan egin duela. Hurrengo astean gehiagorekin etorriko gara.

       To be continued...
   .............................................

No hay comentarios:

Publicar un comentario