Páginas

jueves, 22 de noviembre de 2012

INKESTA




EGINIKO INKESTEN EMAITZAK


encuestaErabilitako metodologiaren balorapen bat egiteko,inkesta batzuk prestatu ditugu. Inkestan, metodologiaren aspektu ezberdinak hartu ditugu kontutan eta talde guztiek bete dituzte, klaseak  jarraitutako prozesuaren inguruan duen iritzia jakin dezagun. Honela, egindakoa ebaluatuko dugu eta emaitzak ikusita,  behar izanez gero hurrengo urte baterako beharrezkoak diren moldaketak egiteko.

Hurrengoko lerroetan, inkestan eginiko galderatatik lortutako emaitza kuantitatiboak aurkezten ditugu:
·       
            Gaiaren erabilgarritasuna:                          3,5/5

·         Gaiaren inguruko aurre-ideia:                    3/5

  Lan egiteko zailtasun maila:                       2,875/5

·       Lanaren planifikazioa:                                 4.25/5

 Aurkezpena:                                                4.375/5

·       Aurkezpena egiteko denbora:                      3.625/5

·         Ebaluazio orokorra:                                     4/5

Emaitza hauek azterturik, argi ikus daiteke landutako gaiak oso baliagarri eta erabilgarriak direla. Izan ere,  hasiera batean hauei buruz izandako aurre-ideia eskasak baziren ere hau landuz benetan baliagarria den jakintza bat sortu delako.

Hala ere, lana berez egiteko zailtasun askorik egon ez dela ikus daiteke, suposatzen dugu honi buruzko informazio ugari aurkitu dutelako iturri ezberdinetan. Baina, zailtasun gehiago izan dituzte hau planifikatzen (taldekideen artean lana banatzen, lana garaiz amaitzeko orduan etab.) eta honek ondorio negatiboak izan dituela esan daiteke. Hau da, aurkezpenak egiterakoan traba gehiago izan dituzte bai planifikazioaren ondorioz bai aurkezpenak egiteko. Izan ere, aurkezpenak ez dira Powert Point batean eta diskurtso batean soilik oinarritu.

Oraingoan, aurkezpen oso originalak, dibertigarriak, dinamikoak, arreta deitzekoak eta modu ezberdinetakoak egin dituzte. Honek, denbora gehiago eskatzen du eta hau, lauhilabete honetan ez da izan sobran izan dugun zerbait. 
 
Honekin lotuta, talde bakoitzak hamar bat minutu zituen gaiaren aurkezpena egiteko eta orokorrean (emaitzak begiratuz) denbora muga hau oso eskasa izan da gehienei ez baitute denborarik izan aurkezpena patxadaz amaitzeko.

Emaitza kuantitatiboak alde batera utziz iradokizun ezberdinak jaso ditugu ikaskideen aldetik. Hauek, aurretik esan bezala gehien bat aurkezpenak egiterakoan denbora falta izana eta lana berez garatzeko denbora gehiago izatea izan dira. Hala ere, badakigu hau egutegiarengatik gertatu dela hainbat zubi izan ditugulako tartean.

Azkenik, esan beharra dago aurreko lerroetan aipatu bezala, bidetik traba asko egon diren arren ebaluazio orokorra positiboa dela. Horregatik, uste dugu gai hauek lantzeko denbora gutxi izan dugun arren oso baliagarria, erabilgarria eta interesgarria izan dela hauek lantzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario