Páginas

jueves, 29 de noviembre de 2012

IKASKETA PROZESUA

Hiru hilabete jada udako azken opor egunetik. Hiru hilabete udan ikusi ez genituen kideekin eguneroko bizitzan elkarbiziz. Irrifarre, gogo eta ilusioz beteriko egunak eta baita bildur, etsipen nahiez eta oztopoz jositakoak.

       Eguen baten autobusetik bajatu eta gutako batzuentzako horren ezezaguna den IKT-en bide honetan abiatu ginen. Ez ginateke gezurretan ariko bide hau erreza izan ez dela esango bagenu.

       Batzuetan egutegia, beste batzuetan grebak edo arrazoi ezberdinak direla medio, trabak izan ditugu ikasgai hau astero jarraitzeko eta horrek arazoezberdinak ekarri dizkigu, bai denbora aldetik eta baita planifikazio aldetik ere.

       Egia da ere, momentu puntual batzuetan giroa ez dela egokiena izan eta bidean aurkitutako bidegurutzeetan galduta sentitu ahal izan garela. Noraezean. Halere, izan dugun denborari zukua atera diogu. Bakoitzak ahal izan duen neurrian eta talde bakoitza, berari egokitutako gaian, aurkeztu zaizkigun aukerak aprobetxatu ditugula esan daiteke. Eskertzekoa da danok egin dugun ahalegina.

       Ikasgai honetan ikasi dugunaren zati handi bat, guk geuk eraikitako ezagutza izan da. Gai orokor bat hartuta guk aukeratu behar izan ditugu, bai edukiak eta bai eduki horreek transmititzeko erabili beharrekobaliabideak. Bitartean, irakaslea, behar izan dugunean hor egon da laguntzeko eta egin beharreko lanak gidatu eta bideratu ditu.

       Bakoitza era baten. Ikasle eta talde guztiak ezberdinak gara gure artean eta ezberdinak baita, talde bakoitzak landu behar izan duen gaia eta beraz, aurkezpen mota ezberdinak izan ditugu. Prezy, Power Point, bideoak, antzerkiak... ikusi denez, era asko erabil ditzakegu IKTei buruz ikasitakoa besteekin elkarbanatzeko eta guretzat baliagarriak diren hainbat baliabide ezagutu ditugu.

       Orokorrean beraz, lan oso onak izan ditugula esango genuke. Klase moduan nahiko ondo funtzionatu dugu. Emaitzak bistan daude.

       Arin pasatu bazaizikigu ere, hiru hilabeteek ihes egin dute baina honek ez du esan nahi bidea hemen amaitzen denik. IKTen bidean egon bagaude eta ibili bagabilz, baina urratu beharreko bide luze bat daukagu aurretik. Etengabe aldatuz doan mundu bat da sarritan handiegia egingo zaigun arren, bertan murgildu, ikasi eta jakitun egon beharra daukagu.


       Besterik gabe. Eskerrik asko denoi ebaluatzaile taldearen partez, bai ikaskideei lanak egiteko izandako gogoengaitik eta lortutako emaitzengaitik. Irakasleari, erabilitako metodoagaitik eta pertsona heldu moduan ikasteko aukera ematearren. Eta azkenik, gutxi batzuk izango bazarete ere, blog honi begiradatxo bat bota diozuen guzti guztioi!

      Ondo segi eta laster arte! Zaindu zaitezie!

No hay comentarios:

Publicar un comentario