Páginas

jueves, 22 de noviembre de 2012

7.saioa



        Arbelera irten den lehenengo taldeak, IKT eta emozioen gaia aurkeztu digute. Erabili duten baliabidea prezia izan da eta baliabide honekin normala denez, dena nahiko ondo antolatuta izan dute. Irakasleen eta IKT-en arteko erlazioa nolako den deskribatu dute eta oso esanguratsua iruditu zaigu behin eta berriz errepikatu duten ideia: ordenagailuek ez dute sekula irakaslearen papera hartuko. Ez da sekula egongo irakaslearen adierazkortasuna eta gertutasuna izango duen ordenagailurik.  Honekin batera, irakasleen prestakuntza eskasaz gain, IKTak erabiltzeko dauden erresistentziak azaldu dizkigute.            
   
     Oso interesgarria emakumearen paperan sakondu izana, eurek izan baitziren programatzen hasi zirenak. 

       Azkenik emozioei dagokionez, ikasleek IKTez egiten duten erabilera eta honen ondorioz irakasleek izan ohi duten frustrazio sentimenduak sortzen dituen egoerak aurkeztu dizkigute eta amaitzeko, inkesta bat egin digute norbere burua teknofilo ala teknofobotzat hartu beharko litzatekeen jakin dezagun.

      Jorratutako gaia nahiko gertua izan zaigu eta ez dute informazio larregi sartu. Beraz, jentearen atentzioa mantentzeko gai izan dira. Ondo hasi dugu gaurko eguna!

     Egiten ari garen aurkezpenen maila nahiko altua dela esan genezake... baina bigarren talde honek aurreko aurkezpen mota guztiekin apurtzea erabaki du! Bideojoko bat ekarri digute!!!! Segur aski ez da dendetan gehien saltzen diren jokoen artean egongo, baina oso ondo egin dutela aitortu beharra dago. Euren gaia WEB 2.0 izan da eta honen ezaugarriak, eurek sorturikobideo original batzuen bitartez azaldu dituzte. Barre batzuk bota ditugu eta bideoak ikusi ostean oraindik ez dakigu zelan gure kide batzuek magisteritza ikasten dauden, arte dramatikoa ikasten egoin beharrean! Aipatzekoa Aneren antzezpena! Hunkigarria!

     Behin ezaugarriak aztertuta, onak zein txarrak, bideojokoaren txanda heldu da, non Carlos Soberaren "Nork izan nahi du aberats?" programaren formatoa jarraituz, gaiarekin lotutako galdetegi bat egin duten. Oso aurkezpen gertua eta dibertigarria

     Hirugarren taldeak, orain dela 2 aste beste talde batek egin zuen bezala, TICetik TACerako bideaazaldu digu. Horretarako prezi bat erabili dute baina eurek pertsonalki klasean aurkeztu beharrean, prezia komentatzen grabatu dituzte euren buruak eta bideo baten moduan aurkeztu digute. Honez gain bideo bat prestatu dute baina arazo batzuk direla eta (problemas del directo) ezin izan dugu ikusteko aukera izan. Informazio asko sartu dute, laguntzazkoa izan daitekeena IKTen inguruko beste ikuspegi bat izan dezagun baina azkenean, beste kasu batzuetan komentatu dugun bezala, klasean denen aurrean hitz egitearen gertutasuna faltan bota da. Halan eta guztiz ere, oso lan ona neskak!!! Hori da gai bat sakonki lantzea!
          Laugarren taldea, azkenik, aurten horren famatuak egin zaizkigun PAPER ZORRO horien inguruan aritu da. Mota ezberdinen abantailak eta desabantailekin hasi dira eta oso ondo iruditu zaigu adibide ezberdinekin jokatu izana, azken finean, emandako teoriaren aplikagarritasuna ikusteko aukera ematen baitizu. 

          Erabili duten baliabidea kuriosoa izan da eta ohiko baliabide digitalak erabili beharrean, mural ezberdinak erabili dituzte alkarrekin itsatsita daudenak. Diapositiba batzuen modukoak izan dira, bata bestearen atzean ateratzen joan direnak, eskuz eginiko power point bat original bat izango bailitzan. Beste baliabide barri bat!

* Ez dakigu zelan egongo den baina paperzorroak itxura ona behintzat badu! Oso originala paper zorroa egiteko egin duzuen zorroa.           

No hay comentarios:

Publicar un comentario