Páginas

jueves, 15 de noviembre de 2012

6.saioa


Kaixo lagunok!

            Hemen gaude berriz ere zuekin! Gaurko egun honetan, pasadan astean hasitakoaurkezpenekin jarraitzea tokatu zaigu. Orain arte egindako lanak erakusteko garaia da!!

           Urten dan lehenengo taldea, Eskola 2.0ren kontzeptua aztertu eta horren inguruan jardun dira. Bere historia azaldu digute (ez genkian Zapaterok sartutako proiektu bat zanik) eta honekin batera, sistema honekin lortu ditzakegun abantailak eta jasan beharreko desabantailen inguruko hausnarketa bat egin dute. Azkenik, aurkezpenaren laburpen txiki bat egin dute ondorio nabarmenekin, Muskizeko eskola baten egindako froga bat erakutsi digute eta honekin batera, jarduera batzuk proposatu dizkigute.

            Aurkezpena egiteko, grabazioa da erabili duten baliabidea. Aldez aurretik, azaldu beharrekoa grabatu egin dute eta klasean audio hori aurkeztu dute power point baten laguntzaz. Esandakoa era ulergarri batean azaldu digute baina gure aburuz, grabazio baten bitartez eginda, gorputzaren adierazteko gaitasuna eta momentuan egiten diren aurkezpenak ikuslegoak dituen beharretara moldatzeko aukerak galtzen dira. Hala ere, era egoki eta nahiko sakonki aurkeztu digute Eskola 2.0 proiektua.


            Bigarren taldearen aurkezpena nahiko fuerte hasi da, 20 Century Fox-en pelikula baten moduan. Talde honek landutakoa, konpetentzia digitala izan da. Horretarako, bideo bat erabili dute. Pailazo sudurra, betaurreko handi batzuk, pelukak...erabilitako baliabideak nahiko deigarriak izan dira eta aurkezpenen monotoniarekin apurtzea lortu dute. Bideoa eta bitartean entzuten zan musikaren bitartez ikuslegoaren arreta bereganatu dute eta pantailan agertzen ziren testu laburren bitartez, esandako guztiaren artean garrantzitsuena azpimarratzeko gai izan dira.
       
        Azkenik, bideoa behin amaituta eta toma faltsuekin  barre batzuk bota ostean, IKT-ak lantzeko gomendio ezberdinak eman dizkigute, klasean erabilgarriak izango direnak. Oso bideo ona neskak! Oso ona!!!! Gaur arte pentsaezina zen Gangman Style-a klasean entzutea! 

            Hirugarren taldearen aztergaia ere,konpetentzia digitala izan da. Aurkezpen hau ere nahiko ondo egon da. Erabilitako baliabidea Prezia izan da eta aurrekoa bezain dinamikoa izan ez bada ere, ikusi da gaia sakonki landu dutela eta azaldu beharrekoa era ordenatu eta argi batean adierazi dute. Gustatu zaigun gauzetariko bat, bakoitzaren txandaren ostean esandako garrantzitsuenaren azpimarraketaizan da, barneratu beharreko ideiak besteen gainetik nabarmendu baitituzte.

             4. Taldeak ere, bideoa erabili du adiereazpen baliabide gisa. Baina oraingo honetan sorpresatxo bat ekarri dizkigute!! Txotxongiloak!!! Talde honek jorratu duen gaia konpetentzia digitala izan da eta txotxongiloen bitartez grabatutako antzerki baten bitartez eman dute azalpena. Oso dibertigarria izan da eta edukiak barneratzeaz gain, ondo pasatzeko eta dibertitzeko tartetxoak ere izan ditugu. Berezia!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario