Páginas

viernes, 30 de noviembre de 2012

POSTPROGRAMA

      Behin hiruhilabetea amaituta, balorapena egitea da tokatzen zaiguna. Oin arte ikasitakoa, horretarako erabili dugun metodologia, ebaluazio sistema... ebaluatu eta hobetzeko proposamenak ematea izango da postprograma honen bidez lortu nahi duguna. Atalak banan banan aztertzen joango gara:

Helburuak
       - Taldeka lan eginez eta elkarlaz, era autonomo baten ikasten ikastea.
       - IKTei eman ahal zaien erabilera ezberdinak ezagutzea, irakasle moduan gabiltzanean erabil ditzagun.
       - Paper zorro mota ezberdinak aztertuz, honek izan dezaketen garrantzia ikusi eta baloratzea.
       - IKTek emozioak transmititzeko duten gaitasunaz ohartzea, teknologia berrien erabilpenetan sakontzeko.
      -  Eskola 2.0 proiektua eta bere aplikagarritasuna ezagutzea, irakasle gisa erabiliko dugun proiektu bat baita.
      - TIC eta TAC-en ezagutu eta ezberdintzen jakitea, euren arteko ezberdintasunak eta abantailak eta desbantailak kontutan hartuz.
      - Gure kideak aurkezpen bat egiten duten bitartean jarrera egoki bat mantentzen ikastea, errespetuzko jarrera bat izanik, entzulego moduan jokatzen ikasteko.
      - Aurkezpenerako baliabide ezberdinak ezagutu eta erabiltzea, aurkezpen monotonoak sahiestuz, besteen arreta mantentzeko gai izateko.
      - Hezkuntza sistemaren hainbat alderdien inguruko hausnarketa egiten jakitea, jarrera kritikoa landuz, norbere irakasle nortasuna erakitzeko.

Edukiak
       -  Eskola 2.0
       -  Marko Legala
       -  Konpetentzia digitala eta irakasleen prestakuntza
       - Tic-etik Tac-era
       -  Web 2.0 
       - IKT + emozioak
       - Paper-zorroak Hezkuntzan

Metodologia
      Metodologiari dagokionez, irakasleak lan egiteko askatasuna utzi dugula aipatu beharra dago. Ikasten eta ezagutza denon artean eraikitzen irakatsi dugu. 

      Edukiak lantzea eta sakontze maila gure esku egon da eta irakasleak eskatutakoari eman diogun erantzuna oso ona izan da. Metodo hau erabilita, egia da askotan galduta egon garenaren sentsazioa izan dugula baina azkenean talde guztiok lortu dugu gure funtzioa betetzea. Klaseak bere osotasunean funtzionatu du.

Ebaluazioa
       Ikasgai honen atal teorikoaren ebaluazioa egiteko jarraitu dugun metodoa ezsberdina izan da beste ikasgaietakoekin konparatuta. 3 ebaluazio mota dira erabili direnak; ebaluazio heterogeneoa (irakasleak eginikoa), koebaluaketa (taldeok gure artean egin duguna) eta autoebaluazioa (nor bere buruari eta taldeari eginikoa).

       Ez da erreza izaten zure buruari edo zurekin lanean ari diren kideei nota bat jarri behar izatea baina zenbat eta mota gehiagoko ebaluazio sistemak erabili, orduan eta ebaluazio osoagoa izango dugu. Ebaluazio iturri ezberdinak izanda, iritzi gehiago dira kontutan hartuko direnak eta beraz ebaluazio zehatzago bat egin daiteke, beti ere ikasleok zintzotasunez jokatzen badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario